- Makro festa DJ
- 12.000 Wattio soinu
- 35.000 Wattio argi + ke makinak eta led efektuak + piroteknia + konfettiak
- Musika mota ezberdinez osatutako errepertorio zabala, euskal musika sustatuz eta kantu matxistak errefusatuz
2005 urtean hasi zen DJ lanetan eta Oihan Vega telebistako aurkezle eta irratiko esatari ezaguna Euskal Herriko DJ erreferentean bilakatu da; 2007tik aurrera ETB eta GAZTEAk sustatutako diskofestekin, 500 emanaldi eskaini baititu bere ‘Diskofesta’ ospetsuarekin. Besteak beste, ‘Itzela’, ‘Txitxarro’ edota ‘Kubik’ bezalako diskoteka garrantzitsuetan ere izan da.
Milaka ikuslerekin batera Euskal Herriko plaza gehienak bisitatu ditu. Eta gizarteko arazoekin konpromiso argia erakutsi du bere emankizunetan.
Kantu matxisten kontra, beti feminismoaren alde eginez, indarkeria matxismoa ozenki salatzen du bere diskofesta guztietan.
Beti euskal kulturaren alde eginez, oso ondo zaintzen ditu bere emankizunetan euskal taldeen kantuak eta berauen oihartzuna, gazteen artean, euskara hizkuntza normalizatua izateko helburuarekin.
Horrez gain, kultur aniztasuna aldarrikatzen du bere edukietan, xenofobia eta arrazismoaren kontra.
Sexu askatasuna eta homofobiaren kontra ere, genero eta aukera guztiak aldarrikatzen ditu, diskriminaziorik gabeko gizartea gazteen artean sustatuz.
Giro ona, festa eta dantzaldia bermaturik dago, argi efektu ikusgarriekin, piroteknia, konfetti eta hainbat ezusteko ugarirekin ere.
- Kontaktua:
- 615 75 18 45
- oihanvega@hotmail.com