Oihan Vega » Belceblues

Belceblues

 

Oihan Vega, bateria, pianojole eta konpositorea Belceblues taldeko kidea da 2005 urtetik aurrera. Asier Elorza (ahotsa eta baxua) eta Ibon Larrañaga (gitarra) bergararrekin batera osatzen duen hirukoteak izendapena lortu zuen Real Academia Española de las Artes y de la Música erakundearen eskutik, 2008ko urteko euskal kanturik onena konposatzeagatik ‘Infer’ singlearekin, hain zuzen ere, euren lehen diskoari izena ematen dion kantuarekin.

 

Orain arte 70 kontzertutik gora eskaini dituzte eta Estatuko blues jaialdirik garrantzitsu eta ospetsuenetan izan dira (Getxo, Hondarribi, Zaragaoza, Bartzelona eta abar…). Bi disko eta DVD dokumentala dute merkatuan.

Diskografia: