Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara?
Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu Oihan Vegak bakarrizketa komiko dibertigarri eta ironiko honekin, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta.

Elkarlan horren emaitza izan da ‘EUSKAÑOLITIS’, publikoari barrea eragiteaz gain, pentsarazi egiten dion bakarrizketa, film labur eta pasarte dibertigarreikin, baina galdera deseroso eta garratzekin ere, ikuskizun honen helburua euskararen erabileraren inguruko hausnarketa gordina egitea baita.
Oihan Vegak, era umoretsuan, telebistako filmeak berreskuratuko ditu, euskal zinearen azterketa ironikoa egiteko, izan ere, nork ikusten du zinea euskaraz? Zein garrantzia ematen zaio euskarari telebistan eta komunikabideetan oro har? Hainbat galdera plazaratzen ditu taula gainean kritika komikoa eginez.
Musikaren bitartez, betiko euskal kantuekin eta gazteleratik euskarara itzuli diren abestiekin ere, beste galdera bat plazaratzen du ikuskizun honetan: Zer da euskal kultura? Zergatik euskaratzen ditugu erdarazko kantuak?
Gitarra eskuan hartuta, etengabe bilatzen du publikoaren parte hartzea, galdera zuzenak eginez eta jendearen artean giro ona eraikiz, elkarrekin, umorearen bitartez, euskarari buruzko gogoeta egiteko. Erritmo biziko antzezlan fresko eta ulerterraza da. “EUSKAÑOLITIS” bakarrizketak ez du inor axolagabe utziko. Eta batez ere, une dibertigarri eta barregarri bat igarotzeko aukera aparta eskaintzen du bakarrizketa honek.


Laguntzaileak:
- Kontaktua:
- 615 75 18 45
- oihnavega@gmail.com