Diskofesta
Diskofesta
Makro festa DJ: herriko jaiak orduz eta orduz dantzan, ekipo profesional osoarekin.

- Makro festa DJ
- Aurrekontu zabala: ekipo txikiak, ertainak, handiak erraldoiak. Denetarik daukagu!
- 1000 emanaldi baino gehiago. 20 urte baino gehiago plazarik plaza.
- Musika errepertorio zabala, euskal musika sustatuz eta kantu matxistak errefusatuz.
- Konfetti, piroteknia, led pantailak... Extrak aukeran.
2005 urtean hasi zen DJ lanetan eta Oihan Vega telebistako aurkezle eta irratiko esatari ezaguna Euskal Herriko DJ erreferentean bilakatu da; 2007tik aurrera ETBk eta GAZTEAk sustatutako diskofestekin, 1000 emanaldi eskaini baititu bere ‘Diskofesta’ ospetsuarekin. Besteak beste, ‘Itzela’, ‘Txitxarro’ edota ‘Kubik’ bezalako diskoteka garrantzitsuetan ere izan da.
Milaka ikuslerekin batera Euskal Herriko plaza gehienak bisitatu ditu. Eta gizarteko arazoekin konpromiso argia erakutsi du bere emankizunetan.
Kantu matxisten kontra, beti feminismoaren alde eginez, indarkeria matxismoa ozenki salatzen du bere diskofesta guztietan.
Beti euskal kulturaren alde eginez, oso ondo zaintzen ditu bere emankizunetan euskal taldeen kantuak eta berauen oihartzuna, gazteen artean, euskara hizkuntza normalizatua izateko helburuarekin.
Horrez gain, kultur aniztasuna aldarrikatzen du bere edukietan, xenofobia eta arrazismoaren kontra.
Sexu askatasuna eta homofobiaren kontra ere, genero eta aukera guztiak aldarrikatzen ditu, diskriminaziorik gabeko gizartea gazteen artean sustatuz.
Giro ona, festa eta dantzaldia bermaturik dago, argi efektu ikusgarriekin, piroteknia, konfetti eta hainbat ezusteko ugarirekin ere.
Hurrengo emanaldiak: Diskofesta
Agenda osoaDiskofesta
Diskofesta
+ Oxabi
Diskofesta
+ Oxabi
Zure festa prestatuko dugu?
Deitu, idatzi edo bete formularioa eta lehenbailehen erantzungo dizugu.












